CA Osasuna 0-0 Real Sociedad

Lagunarteko ona

Vídeo

Realak intentsitateko lagunartekoa jokatu du gaur goizean Taxoaren. Txuri-urdinek 0-0 berdindu dute CA Osasunaren aurka etenaldian.

Minutu gutxi jokatu dituzten jokalariek parte hartu dute gaurko partidan. Helburua minutuak gehitzea zen ondorengo neurketetan maila onena emateko. Dena ondo atera da. Neurketa oso orekatua izan da. Lehen zatian Barrenetxeak eta Sangallik markagailua estreinatzeko aukera izan dute. Aldiz, ezin izan dute Herrera gainditu. Etxeko Juan Villarrek ez du asmatu errematean Remiroren aurka.

Bigarren zatian Reala nagusi izan da, baina ezin izan du golik lortu. Sangallik, Gorosabelek eta Merinok aukera garbiak izan dituzte. Hala ere, markagailua ez da mugitu.

Txuri-urdinek asteko azen lan saioa burutuko dute bihar Zubietan. Ondoren, asteburuan atsedenaldia izango dute eta astelehenetik aurrera gipuzkoarrak Real Betisen aurkako partida prestatzen hasiko dira.

 

Fitxa teknikoa:

CA Osasuna: Herrera (kap), Lillo, Navas, Roncaglia, Iñigo Péeez (Nacho Vidal, min.84), Moncayola, Luis Perea, Juan Villar, Rober Ibañez, Darko eta Brandon (Adrian, min.78).

Real Sociedad: Remiro (Zubiaurre, min.46), Gorosabel, Le Normand, Sagnan (Arambarri, min.75), Aihen, Pardo (Portu, min.46), Zubeldia (Guevara, min.46), Zurutuza (kap)(Merino, min.75), Sangalli, Barrenetxea eta Willian Jose (Lobete, min.46).

Epailea: Recio Moreno. Txartel horia erakutsi die etxeko Luis Pereari eta kanpoko Arambarriri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!