GETAFE CF – REAL SOCIEDAD (18:30)

Laneko arropa jantzita


Old Traffordeko garaipen historikoaren irribarrea oraindik aurpegian dutela, txuri-urdinak gaur lanean hasiko dira LaLigako errealitatera jaisteko etxetik kanpo laugarren garaipena jarraian lortu nahi izateko. Imanolen mutilek arraun egin beharko dute Kontxako Banderako igande honetan Getaferi aurre egiteko Alfonso Perez Coliseumean.


Aurreko denboraldian egindako bisitaren antzekoa da gaurkoa, ordura arte garaipenik lortu ez duen talde baten aurka jokatuko dugu. Ostegunean gertatutakoa historia da zentzu guztietan, berriz ere burua makurtu eta estutzen jarraitzeko unea da, talde honek beti egiten duen bezala. Gaur garaipena lortzeko modu bakarra laneko arropa jartzea izango da. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!