Larunbatekoa egun berezia izango da. Hainbat arrazoirengatik. Lehenengoa, gure bazkide guztiak Reale Arenara itzultzea. %100eko edukierarekin, estadioko harmailek berriz ere izango dute talde eta zaletu identifikatu ditugun kolore eta berotasuna.
Baina albiste bikain horrez gain, Sevillako zerura igo eta zazpi hilabetera, larunbatekoa Kopa gure zale guztiei eskaintzeko aukera izango da. Ospakizun xumea, baina familia txuri-urdin osoa pozez eta emozioz beteko duena. Plantilla osoaz gain, apirilaren 3ko data magiko horretan jaiotako bazkideak (16 urte bitarteko haur eta gazteak) ere protagonista izango dira RCD Mallorcaren aurkako partidaren atarian. Gainera, Finetwork gure babesleak bultzatuta mosaiko bat izango da harmailetan Kopa oroituz. Eta partida amaieran, inor ez dezala bere eserlekua utzi, talde txapeldunak Kopa berriro aterako baitu eta ohorezko buelta egingo du zelaian jende guztiari kopa eskeiniz. Larunbatean itxaroten zaituztegu. Garaiz iritsi horretaz guztiaz gozatzeko! Aurrera Reala!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin