Lan asko egin behar izan du Realak, baina neurketa oso garrantzitsua aurrera atera du bat eta huts Celta de Vigo mendean hartu eta gero Juanmik sartu duen golari esker bigarren zatian. Gipuzkoarrak berriro ere frogatu dute aurtengo denboraldian edozer gauza lortzeko gai direla. Gaur aurkari zailaren aurka hiru puntuak lortu dituzte. Nagusitasunezko garaipena izan da lehen itzulia ezinhobe amaitzeko.
Anoetan lehiatu diren bi taldeek baloia gustoko dute. Lehen zatian Reala nagusiago izan da. Hala ere, ez ditu nabarmenezko aukerak eduki abaintaila lortu ahal izateko. Galiziarrak, aldiz, posesio gutxiago edukita arrisku handia eraman dute Rulliren atera. Atezaina seguru aritu da.
Txuri-urdinek nagusitasun gehiago izan dute bigarren zatian. Merituak egin dituzte lehen gola sartzeko, baina baloia ez da sartu. Velak bi aukera garbi izan ditu. Lehenbizi atezainak saihestu du eta ondoren jaurtiketa zutoinetik oso gertu joan da. Juanmik beste bi erremate izan ditu, Yurik, taldeak eta zaleek penaltia eskatu dute beste jokaldi batean... Reala partidan nagusi izaten ari zen, baina gola ez zen iristen. Behin eta berriro saiatu da eta saria jaso du. Canalesek erdiratu eta Juanmik, burukada gurutzatu baten bidez, garaipenaren gola lortu du. Azken minutu arte sufritu du taldeak Celtak ez duelako amore eman. Guidettik gertu izan du berdinketa. Ordez, orpoz egindako errematea kanpora joan da.
Realak lehen itzuli ezinhobea egin du. Europan sartzeko zenbakiak ditu eta ilusioa mantentzen da aurtengo denboraldian gauza garrantzitsuak egiteko. Orain Koparen txanda da. Amestu dezagun. Zergatik ez?
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Rulli, J. Zaldua, Raul Navas, I. Martinez, Yuri B., Granero, Zurutuza, Canales (Gaztañaga), Carlos V. (X. Prieto, min.71), Juanmi, Willian J. (Oyarzabal, min.62)
Celta de Vigo: Sergio, Roncaglia, Sergi Gómez, Fontas, Planas, Jozabed (Radoja, min.67), P. Hernandez, Señe (Guidetti, min.73), Pione Sisto, Pape (Aspas, min.82), Rossi.
Gola: 1-0: Juanmi, min. 72.
Epailea: Del Cerro Grande. Txartel horia erakutsi die etxeko Yui eta Juanmiri eta kanpopko Planas eta Rossiri..
Asistentzia: 19.845 ikusle.