ELENE VILES

Lehen taldeko dinamikan

Vídeo

Talde txuri-urdinak harrobiko filosofiaren aldeko apustua egiten jarraitzen du etxeko jendeari aukera emanez. Elene Viles, bigarren taldeko jokalaria, lehen taldeko dinamikan egongo da harrobiko taldearekin jokatu ahal izango duelarik. Realak bere aldeko apustua egin nahi du etorkizuneko proiektu gisa.

Azpeitiarra protagonista izan da aurreko denboraldian bigarren taldearekin igoera eskuratuz eta liga nazionaleko jokalari garrantzitsuenetariko bat izanik. Vilesek 26 zenbakiarekin jokatuko du lehen taldean.

Harrobiko jokalaria Garbiñe Etxeberria kirol zuzendariakin batera agertu da.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!