REAL SOCIEDAD – RC CELTA DE VIGO (17:00)

Lehena nahi dugu


Realak Donostiako Aste Nagusia hiru puntuekin ixtea izango du helburu, denboraldiko lehen poza emanez. Txapelketa hastearekin batera ez zen garaipenen laukitxoaren estreinaldia iritsi, nahiz eta txuri-urdinek erakutsi zituzten nagusitasun sentsazioak nabariak izan ziren. Gaur arratsaldean aurkariaren arean aurrerapauso bat eman eta ate aurrean gehiago asmatzeko unea izango da helburu hori lortu ahal izateko.


Galiziarrek ez zioten bere mendeurreneko denboraldiari desiratutako hasiera eman. Rafa Benitezen estreinakoan, RC Celtak huts eta bi galdu zuen CA Osasunaren aurka etxean, aukera handirik izan gabe gainera. Amorru horrekin iritsiko dira gure zelaira, duten lehen aukeran dinamika aldatzeko.


Zale txuri-urdinek Reale Arenako harmailak jendez beteko dituzte berriro ere, beren jokalariei etengabe babesa emateko. Duela zazpi eguneko giroa errepikatuz gero, bihotz txuri-urdineko guztioi oilo-ipurdia jartzen diguna, ziur lehen garaipena gertuago izango dugula. Gaur da lehen poza hartzeko arratsaldea. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!