RCD MALLORCA – REAL SOCIEDAD (18:30)

Lehenbizi, lehenbizikoa

Inori ez zaio ahazten asteazkenean Kopako finalerako txartela jokoan izango dugula, baina gaizki egingo genuke arratsaldeko neurketari bost zentzumenekin aurre egingo ez bagenio. Son Moixeko partidak garrantzi itzela du etxekoentzat, eta berrestekoa bisitarientzat, Real Oviedoren aurkako "despistearen" ondoren.


Realak goranzko bidean jarraitu nahi du eta txapelketaren azken txanpan Europan sartzeagatik borrokatzeko aukera emango dioten postuetan kokatu. Akats batzuk zuzentzea eta azken asteetan ondo egiten ari dena indartzea ezinbestekoak izango dira berriro irabazteko eta goiko postuetara hurbiltzeko.


Bermelloiek, Jagoba Arrasate kaleratu ondoren eta entrenatzaile berria aulkian dutela, denboraldi amaiera modu lasaiagoan biziaraziko dien erreakzioa bilatuko dute. Sailkapena ikusita, badirudi talde asko egongo direla borroka horretan azken unera arte. Muriqi, dagoen bezala, entxufatuta edukitzeak asko eman diezaioke uharteko taldeari. Motzean lotu beharko da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!