Realak denboraldiko lehen garaipena lortu nahi du gaur gauean RCDE Stadiumera egingo duen bisitan. Ligaren hasiera ez zen nahi bezalakoa izan gure zaleen aurrean. Jokalariak jabetzen dira hirunaka batzen hasi behar dutela, lehiaketa oso luzea izan arren, tarte txiki batez erabakitzen baita. Gure etxetik kanpoko lehen aurkaria, RCD Espanyol igo berria, elitera itzultzeko bere feudoan estreinaldi on bat lortzeko ilusioz beteta dator gaurko norgehiagokara.
Abuztuan gaude, bidea luzea izango da eta erronka ugari izango ditu. Erronka horiek guztiek prest aurkituko gaituzte, betiko anbizioa izango dugu horiek gainditzeko ezkutu. Realak partida bakoitza irabazteko borrokan jarraitzen du, aurkari guztiak garaitzeko desirakin eta hori agerian geratuko da gaur gauean ere. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin