Bostehun txuri urdin inguru animatuko dute taldea Alemanian. Izena eman duten bazkideak Reale Arenako leihatilara hurbiltzen ari dira gaur Europa Ligako final-hamaseirenetako joaneko partidarako sarrerak jasotzeko. Partida RB Arenan jokatuko da hilaren 17an, osteguna, 21:00etatik aurrera.
Gaurko egunean zehar bere sarrera jasotzen ari den pertsona bakoitzari sarrera nola jaso azaltzen zaio. Sarrerak nominalak izango dira eta RB Leipzigeko Ticketing App ofizialean jasoko dira.
Sakatu HEMEN eta RBL Ticketing app deskargatu (Apple Store)
Sakatu HEMEN eta RBL Ticketing app deskargatu (Google Play)
Hona HEMEN prozesu hau azaltzen duen RB Leipzig taldearen webgune ofizialeran esteka:
Osasun-neurriak
Alemanian eta RB Leipzig taldearen estadioan bertan sartzeko osasun-kontrolei dagokienez, honako baldintza hauek bete behar dira:
- Covid pasaportea aurkeztu txertaketa osoarekin (bi txerto gehi indartze-txertoa). Indartze-txertoa, gutxienez, partida hasi baino 14 egun lehenago eman beharko da.
- Txertaketa osoa ez baduzu, antigenoen proba (aurreko 24 orduetan egina) edo PCR proba (aurreko 48 orduetan egina) aurkeztu beharko da.
- FFP2 musukoa eta segurtasun-distantzia estadioan nahitaezkoa dira.
Gaurko egunean zehar bere sarrera jasotzen ari den pertsona bakoitzari sarrera nola jaso azaltzen zaio.
Meeting point eta doako garraioa
Leipzigen ‘meeting poting’ -a egongo da. Gure zaleentzat gomendatutako topagunea, ‘Richard-Wagner Platz’ plaza izango da, erdigunean eta ‘Goerdelerring’ tranbia geltokitik gertu dagoen gunea, non bertatik zuzenean ‘Waldplatz’ geltokira joan ahal izango gara, estadioaren ondoan dagoena (4., 7. eta 15. lineak).
Sarrera duten pertsonek doako sarbidea izango dute aipatutako gune neuralgikoetatik RB Arenara lekualdatzen zaituzten autobus eta tranbia linea jakin batzuetara. NANa eta RB Ticket aplikazioan izango duten sarrera besterik ez dute aurkeztu beharko. Gainera, RB Leipzigek doako bi autobus antolatuko ditu 18:00etatik aurrera ‘meeting point’ gunetik.