Realak Alemanian egin dio aurre denboraldiaurreko azken probari. Txuri-urdinak Union Berlinen aurka neurtu dituzte indarrak Alemaniako hiriburuko Stadion An der Alten Försterei zelaian, non banako berdinketa lortu duten.
Lehen zatia oso parekatua izan da, bi taldeentzat arriskua eragin duten pare bat aukerekin. Txuri-Urdinek nagusitasun handiagoa erakutsi dute baloiarekin. Hala eta guztiz ere, kapitainak zutoinera bidali duen erremate batekin etxekoek abisua eman ostean, atsedenaldia baino minutu gutxi batzuk lehenago iritsi da etxekoen lehenengoa, Gosensek ate aurrean errematatu duen alboko erdiraketa bati esker. Bigarren zatian, intentsitate handiarekin zelairatu dira gipuzkoarrak aurkaria baino gehiago izanik, eta donostiarren aukera handiez betetako bigarren zatiaren ostean, Oyarzabalek ate hutsean errematatu duen Kuboren erdiraketa bikain batekin berdinketa iritsi da.
Azken proba honekin amaitutzat ematen da da Txuri Urdinen denboraldiaurrea. Datorren astean kurtso berri bat hasiko da eta taldea ilusioz beteriko kanpaina bati aurre egiteko prest dago.
Fitxa-teknikoa
Real Sociedad: Marrero (Remiro min. 46), H. Traoré (Odriozola min. 76), Aritz (kap.), Martin, Javi López, G. de Zárate, (Sučić min. 65), Brais Méndez, Marín (Zubimendi min. 65), Kubo, Barrenetxea (Oyarzabal min. 65) eta Becker.
Union Berlin: Rønnow, Vertessen (László min. 66), Doekhi (kap.), Leite (Querfeld min. 66), Vogt, Gosens, Tousart, Schäfer (Kemlein min. 66), Haberer (Rothe min. 56), Hollerbach (Bedia min. 73) eta Siebatcheu (Prtajin min. 66).
Golak: 1-0: Gosens, min 42; 1-1: Oyarzabal, min 81.
Epailea: Max Burda. Txartel horia erakutsi die G. de Zárate eta etxeko Lucas Tousarti.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin