David Silvak aztarna ezabaezina utzi zuen Manchesterren. Eta ez gara joan den osteguneko partidaz ari, ez. Cityko kamiseta jantzi zuen hamar denboralditan, legenda bihurtuz. 436 partida sky blues-en elastikoa janzten eta, palmaresean, 4 Premier, 2 FA Cup, 5 Ligako Kopa eta 3 Community Shield. Ia ezer ez.
Arguineguingo magoaren omenez, klub ingelesak Silvaren estatua eder bat inauguratu zuen 2021eko abuztuan Etihad Stadiumeko inguruetan. Ostegunera arte ez zuen kanariarrak bere omenez egindako eskultura lehen aldiz bisitatzeko aukera izan. Agintari txuri-urdinek lagunduta, Silvak bere begiekin ikusi zuen obra ederra eta, gainera, hamarkada batez taldekide izandakoak bisitatzeko aprobetxatu zuen. Une ederra Manchesterren historia egin zuen eta munduko futbolaren izen handia den jokalariarentzat.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin