Maialen Lujanbio bertsolariak, jokatu berri den Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapeldunak, omenaldia jasoko du FC Barcelonaren aurkako neurketaren aurretik ohorezko sakea eginez. Berarekin batera, palkoan izango dira txapelketako gainontzeko finalistak: Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Amets Arzallus, Igor Elortza, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi eta Unai Agirre bertsolariak.
Maialen Lujanbio Zugastik (Hernani, 1976) 15 urterekin ekin zion plazaz plazako ibiliari. Arte Ederretako ikasketak egin zituen, eta letren bueltan bizi da: bat-bateko bertsogintza landuz nagusiki, letra idatzietan ere bai tarteka, eta hitzetatik abiatutako bestelako sorkuntza saiakeretan murgilduta. 2009koaren ondoren, 2017an bigarrenez jantzi du Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapela.
Realak, omenaldi honen bitartez, bertsolaritzari eta euskal kulturgintzari keinu bat egin nahi izan die, bere konpromisoa kirol arloaz harago baitoa.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin