Dagoeneko ezagutzen dugu zein izan den, gure zaleek aukeratuta, maiatzeko MVP-a. Gure webgunean erregistratutako erabiltzaileek bozkatu egin dute bere jokalari onena zein den Deportivo Alaves, Real Madrid eta RCD Espanyol -en aurkako partiden ostean hilabete honetako MVP sailkapena zehazteko. Irabazlea Mikel Merino. Txuri-urdinak 7 puntu lortu ditu, beraz, bera da maiatzeko MVP-a.
Gure webean erregistratu diren eta bozkatu duten zaleen artean zozketa egin da Mikel Merinoren kamiseta eta BM Supermerkatuan, babesle ofiziala, 100 euroko erosketa irabazteko. Irabazlea Iker Gastesi da. Zorionak!
Funtzionamendua:
Partida bakoitzaren ostean MVP-aren bozketa irekitzen da da. Behin epea itxita, botu gehien lortu dituzten jokalariek 3, 2 eta puntu 1 izango dute sailkapen nagusirako. Hilabetearen amaieran, puntu berdinketa badago jokalari desberdinen artean, jokalari bakoitzak jasotako botu kopurua begiratuko da berdinketa saihesteko.