Marina Landak 11 urte zituenean, Realeko kamisetarekin hurbildu zen Zubietara bere idoloak agurtzera. Adin horietan genuen amets txiki horietako bat zen. Bi hamarkada geroago, beste amets handiago bat bete zuen. Eta Realaren kamiseta berarekin.
Aria talde donostiar gazteak (Marina da abeslaria) irabazi zuen joan den larunbatean Realak eta San Martin Merkatuak antolatutako Reala Zuzenean Maketa Lehiaketako final handia, bozketetan Ainhoa Urteaga bezalako beste talde handi bat gaindituta.
Talde irabazleak bi abesti grabatzea eta Valentzia CFren aurkako LaLigako azken partidaren atsedenaldian emanaldi bat egitea lortuko du sari gisa.
Klikatu HEMEN finala nolakoa izan zen ikusteko
ESKERRIK ASKO
Lerro hauen bidez, bai Realak bai San Martin Merkatuak eskerrak eman nahi dizkiegu Reala Zuzenean Maketa Lehiaketaren edizio berri honetan parte hartu duten artista guztiei. Musika maketen lehiaketa da, eta harrobiko klub ona garenez, gure tokiko talentua bultzatu nahi du. Datorren urtean berriro ikusiko dugu elkar. Eskerrik asko!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin