REAL BETIS – REAL SOCIEDAD (14:00)

Martxa bat gehiago

Realak sailkatze mailari martxa bat gehiago eman nahi dio gaur eguerdian Benito Villamarin zelaian. Bosgarren postuan kokatuta, realzaleak anbizio handia dute eta etxetik kanpo berriro irabazteak, oraingoan aurkari zuzen baten etxean, San Sebastian egunari festa hasiera onena emango lioke.

Real Betis neguko merkatuan gehien indartu den taldeetako bat da. Carles Aleñaren eta Guido Rodriguezen etorrerek Sergio Canales realzale ohia nabarmentzen zen zelai erdia finkatu dute. Rubik lana izango ditu Fekir zigortuak erasoko lerroan utziko duen tartea betetzeko.

19-20 Denboraldiak Realarentzat prestatu duena argitzeko asteak datoz. Errege Kopako kanporaketak LaLigako jardunaldiekin tartekatuko dira eta txuri urdinek protagonista izan nahi dute bi txapelketetan. Egun erabakigarriak ditugu gure aurrean. Martxa bat gehiago sartzeko unea da. Aurrera Reala!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!