SANSE 1-0 CD LEALTAD

Merezitako garaipena

Vídeo

Sansek 1-0 irabaztea lortu du CD Lealtad taldearen aurka Zubietan. Neurketa intentsitate handikoa izan da, aukera argirik gabekoa, baina justizia egiten duena etxekoen alde azkenerarte saiatu ondoren.

Kosta egin zaie gipuzkoarrei partidan sartzea kanpokoek egindako presioarengatik, baina hau lortu dutenean lehenengo zatia menderatu dute. 33. minutuan iritsi da aukera arriskutsuena, Muguruzak banakako jokaldi batean baloia gutxigatik ate gainetik jaurti ondoren. Kanpokoen pare bat zentrok arriskua sortu dute, baina sendotasun handirik gabe.

Bigarren zatian Sanseren nagusitasuna handiagoa izan da, eta kanpokoek kontrolatuta zuten ia baloi guztiak aldenduz aritu dira. Gipuzkoarrak jokaldi luzeak landuz egon dira, baina atearekiko arriskua sortu gabe. Kanpokoek jasan dituzten kanporatzeak Sanseren zeregina erreztu dute. Horrela, 89. minutuan iritsi da azkenean gola, Gorostidiren burukadari esker, korner batean.

Garaipen honekin, Imanol Alguacilen mutilak bosgarren postuan kokatu dira momentuz sailkapenean, beste taldeen emaitzen faltan. Sansek hurrengo astean Osasuna B-ren zelaia bisitatuko du.

 

Fitxa teknikoa:

Sanse: Zubiaurre, Gorosabel, Le Normand, Lapeña, Arrieta (Olaizola, min. 79), Guevara, Sanz (Gorostidi, min. 63), Muguruza, Capilla, Merquelanz, Jauregui.

Lealtad: Teje, Keko, Mendi, Carbonell, Mauri, Alex Blanco, Agus Porto (Fassani, min. 90), Natxo Lopez (Medori, min. 57), Rodri, Robert, Borja (Omar, min. 74).

Gola: 1-0: Gorostidi, min. 89

Epailea: Mazo Maruri. Txartel horia erakutsi die etxeko Capillari eta kanpoko Omarri. Kanpoko Mauri (min. 69), Carbonell (min. 85) eta Alex Blanco (min. 89) kanporatu ditu txartel hori bikoitza erakutsi ondoren.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!