Gure hirugarren taldeak puntu bat lortu du multzoko liderra den Bilbao Athleticen aurka, gaur arratsaldean Zubietan hutsean berdindu ondoren. Lehen zatia oso lehiatua eta parekatua egon da eta gol aukera gutxirekin. Txuri-urdinen artean onena Arrutik izan du Padillak harrapatzea lortu duen eskuinkada batekin. Izetak, buruz Varelaren erdiraketa baten ostean, bizkaitarren onena izan du, baina bere errematea gutxigatik joan da. Atsedenaldira iritsi baino lehen, zuri-gorrien filiala hamar jokalarirekin geratu da Duñabeitiak txartel gorria ikusi ostean.
Donostiarrek eraman dute partidaren pisua aldageletatik igaro ostean, baina ez dute arrisku handirik sortu. Aukerarik argiena Gorosabelek izan du atezaina gaindituta ostean, baina bere errematea Egiluzek atera du ia marra gainean. Bigarren zatia ere oso paretsua izan da, non txuri-urdinak berriz ere oso lehiakor agertu diren multzoko talde onenaren aurka, joan den asteburuan Las Gaunasen egin zuten bezala. Hurrengo jardunaldian UD Barbastro taldeari bisita egingio diote. Aupa Real!
Fitxa teknikoa:
Real C: Galindo, Merino, Zubelzu (kap.), Ropero (Torres, min. 70), Olarra (Larrañaga, min. 61), H. Martin (Garro, min. 79), Guibelalde, Ramirez (Canales, min. 70), Arruti (Eceizabarrena, min. 61), Pontones eta Gorosabel.
Bilbao Athletic: Padilla, Rincon, Duñabeitia, De Luis, Boiro, Gerenabarrena (kap.), Jauregizar, Olabarrieta (Rego, min. 88), Varela (Matheus, min. 72), I. Sanchez (Egiluz, min. 44) eta Izeta (I. Lopez, min. 72).
Epailea: Ramirez Marco. Txartel horia erakutsi die etxeko Arruti, Guibelalde, Merino eta Pontonesi eta kanpoko Izeta eta Gerenabarrenari. Kanpoko Duñabeitiari txartel gorri zuzena erakutsi dio (min. 40).