Sakatu hemen bideoa ikusteko

Vídeo

REALZALE PROGRAMA

Metatutako 400.000 puntu inguru 2018. urtean

Vídeo

Realzale Programak emaitza bikainekin esan dio agur 2018ari. Behin urteroko itxiera eginda, Programan parte hartzen duten 13.231 pertsonek urtarrilaren 18ra arte, ostirala (barne), daukate erabakitzeko zer egin nahi duten urte honetan zehar metatu dituzten puntuekin. Bigarren urtez, deskontu garrantzitsuak izango dituzte gure bazkideek.

2018an zehar, familia txuri urdinak (bazkideak, akziodunak, RS Fan-ak eta RS Lagunak) 400.000 puntu inguru metatu ditu programan dauden marketan kontsumituz. Gogorarazi nahi dugu, bazkideen kasuan, kopuru hau eurotan bihurtuko dela 2018an Anoetara izan duten asistentziaren arabera (asistentzia kalkulatzeko urte naturala hartzen da kontuan).

Realzale Programan parte hartzen duten pertsona guztien artean, 11.915 bere kuotan deskontuak lor ditzaketen bazkideak dira, beste aukera batzuk izateaz gain. Itxiera honetatik aurrera, bere puntuak nahi duten bezala banatzeaz gain – bere onurako edota hirugarren batentzako-, gure bazkideak, akziodunak, RS Fan-ak eta RS Lagunak bere puntuak banatu ahal izango dituzte nahi duten portzentaian.

Non aukera dezaket nire puntuen erabilera?

Web (behin izena emanda): Area pribatua / Realzale Programa atala / Puntuen kudeaketa.

Klika ezazu HEMEN zure area pribatuan sartzeko.

- Realzale App-a (behin izena emanda): Realzale atala / Puntuen kudeaketa.

Klika ezazu HEMEN Realzale App-a deskargatzeko.

Laguntzen dizugu?

Halaber, bazkidea bazara, urtarrilaren 8an gauzatuko den 2019ko kuotako ordainketaren ostean, jakinaraziko dizugu nola itzuliko dizugun deskontuarengatik egokitzen zaizun diru kopurua. Zatitutako ordainketa aukeratu baduzu ordainketa era bezala, zatiki bakoitzeko dagokizun proportzioa itzuliko zaizu 

Informazio gehiagorako gure web gunea realsociedad.eus kontsultatu, zehazki “NIRE REALA” area pribatuan klik eginez. Zure area pribatua kudeatu dezakezu baita ere Realzale App-aren bitartez. Klubarekin harremanetan jarri nahi baduzu, posta elketronikoaren bitartez ([email protected]) edo telefonoz (943 118877) egin dezakezu.

Realzale Programa abiarazi zenetik, jada 13.231 pertsona dira Realzale Programaren gure marketan (RS Shop, Super Amara, BM Supermerkatuak, Repsol, Halcon Viajes, Vasa, Reale, IMQ eta El Diario Vasco, zeina berriki sartu baita Programan) erosteari probetxua ateratzen diotenak.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!