Realak huts eta bi galdu du Malaga CF-ren aurka Anoetan. Bere akatsen biktima, txuri-urdinei puntuak ihes egin dizkiete etxean. Ez dute goran asmatu eta jaso dituzten bi penaltiek garaipena lortzeko aukera ezerezean utxi dute eta baita Europako postuetara lotzeko abagunea.
Garaipena beharrezkoa zen ligako azken emaitzak goxotzeko. Txuri-urdinak ondo hasi dira, bi aukera argirekin Oyarzabal eta Iñigorentzat, burukadak gora bota dituztelarik. Kanpotarrak, aldiz, lehen aukeran aurre hartu dute. Anoetan maizegi gertatzen dena. Borjari eginiko penaltia eta Malagako aurreraliak ez du barkatu. Andaluziarrak abantailarekin zirela, Realak bultza egin du atsedenaldia arte baina aukera argirik gabe.
Bigarren zatian ez da gauza aldatu. Realaren nagusitasuna ez da gauzatu. Beste arean, Willian Joseren penalti leloa eta huts eta bikoa. Choryk sartu du Rulliren aldaratzea Borjaren jaurtiketa eta gero. Neurketa oso aldapa gora ipini da eta dinamikak ez zuen laguntzen. Reala saiatu egin da, eta Willian Josek zutoinera bidali duen errematea kenduta, eraso guztiak andaluziarren itsasertzean hiltzen ziren.
Reala ukituta uzten duen porrota. Ez da bolada ona, baina aurrera jarraitu beharra dago, asteburuan partida garrantzitsua baitugu, San Mameseko derbia. Aupa Real!
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Rulli, Odriozola, Llorente R., I. Martínez, De la Bella, Illarra, Zurutuza (Zubeldia, min.46), X. Prieto (cap), Oyarzabal, Januzaj (Juanmi min.64) eta Willian J. (Bautista, min.73).
Málaga CF: Roberto, Rosales, Luis Hdez, Baysse, Diego González, Recio (cap), Adrián, Keko Gontán (Ontiveros, min.78), Peñaranda (En-Nesyri, min.53), Chory eta Borja (Mula, min.86).
Golak: 0-1: Borja (pen), min.24. 0-2: Chory, min. 59
Epailea: Del Cerro Grande. Txartel horiak Zurutuza eta Choryrentzat.
Asistentzia: 16.834 ikusle.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin