CA OSASUNA Y VILLARREAL

Minutuak batzen

Vídeo

Realak Taxoaretik alde egin du II. Sentimendu Kopako bigarren postuan geratu eta bi partidak berdindu ondoren. Natalia Arroyoren jokalariei sentsazioak hartzen eta denboraldiari begira minutuak pilatzen jarraitzeko balio izan die bi lehia hauek.

Txuri-urdinek Sentimendu Kopako lehen partida berdindu Vilarrealen aurka. Neurketa honetan, Natalia Arroyoren jokalariek aukera argiagoak izan dituzte areara irtsiera gehiago izanik; hala ere, sortutako abaguneak ez dira nahikoak izan aurkaria gailentzeko behar zuten gola sartzeko. Donostiarrek gorritxoen aurka jokatu duten norgehiagokan, entrenatzaile katalanak hainbat aldaketa egin ditu hamaikakoan. Bigarren partidaren erdialdean aurretik jartzeko aukera bikoitza izan dute txuri-urdinek. Sanni izan da lehena, baina area kanpotik egindako kolpea kanpora joan da gutxigatik. Jarraian, Jensenek area barrutik jaurtiketa gurutzatu bat izan du, eta kanpora joan da, zutoina urratuz. Taldea azkeneraino saiatu da, baina zortea ez da beraien alde egon.

Igande honetan Euskal Herriko Kopako finala jokatuko dute Athletic Cluben aurka. Guardian egingo dute arratsaldeko lauretan. Aurrera Reala!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!