Realak bere hanketan minutuak batzen jarraitzen du denboraldiaurreko azken txanpa honetan. Donostiarrek 2-0 galdu dute 1. FC Köln taldearen aurka Franz-Kremer-Stadionen, Alemanian jokatuko duten bi lagunartekoetatik lehenengoan.
Partidaren hasieran berdintasuna izan da nagusi, baina alemaniarrak izan dira arrisku gehien sortu dutenak; Marrerok, pare bat geldiketekin, gola saihestea lortu du. Txuri-urdinek asko hobetu dute minutuek aurrera egin ahala, markagailuan aurrea hartzeko bi abagune argi sortuz; lehenengoan, etxeko atezainak Ochiengen errematea urrundu du, eta, bigarrenean, Carrerak zutoinarekin topo egin du. Sentsazio onak lehen zatiaren amaieran.
Aldageletatik igaro ostean, parekotasuna izan da nagusi berriro ere berdegunean. Nabarmentzeko aukera handirik gabe, alemaniarrak izan dira lehen kolpea eman dutenak amaierarako ordu laurdena falta zenean, Waldschmidten bitartez. Hamar minutu geroago eta area kanpotik egindako jaurtiketa indartsu batekin, Bülterrek etxekoen garaipena bideratu du. Azken txanpan, germaniarrek aldea handitu ahal izan dute, baina Mainak ez du penaltia sartzea lortu.
Bihar, aurkari beraren aurrean sentsazioak pilatzen jarraitzeko proba berria, oraingoan RheinEnergieStadionen (15:30).
Fitxa teknikoa:
1. FC Köln: Ron-Robert Zieler (kap.), Castro-Montes, Schmied, Van den Berg, Friemel, Kristal, Okon-Engstler, Waldschmidt, Thielmann, Heskey y Niang. Bigarren zatian James, Afri Akumu, Fürst, Yacobi, Irmiev, Bülter, Pauli, Maina eta Sebulonsenek ere jokatu dute.
Real Sociedad: Marrero, Rupérez, Beitia, Pacheco (Kita, min. 62), Aihen (kap.) (Marchal, min. 81), Lebarbier, Aguirre (Turrientes, min. 81), Sučić (Díaz, min. 62), Zakharyan (C. Soler, min. 81), Ochieng (Barrene, min. 87) eta Carrera (Javi López, min. 70).
Golak: 1-0: Waldschmidt, min. 75; 2-0: Bülter, min. 84.
Epailea: Lukas Dahmann. Txartel horia erakutsi die etxeko Thielmann eta Okon-Engstlerri eta kanpoko Ochieng, Pacheco, Kita eta Marrerori.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin