AD Ceuta 0-4 Real Sociedad

Misioa beteta

Vídeo

Reala Errege Kopako hurrengo kanporaketan dago. Txuri-urdinak huts eta lau gailendu dira Ceutan. Sangalli (2), Januzaj eta Barrenetxearen bigarren zatiko golek datorren astearteko bonboan sartu dituzte donostiarrak.

Partida ez zen Palentziakoa bezalakoa izango. Imanolek bazekien, eta jokalariek ere bazekiten. Aurkariaren mailak eta belar artifizialak arazoak iragartzen zituzten. Lehen zatian saiatu dira gipuzkoarrak baloia mugitzen, baina ez zen erraza. Hala ere, aukerarik onenak Isakek izan ditu. Lehenengoa, angelu gutxiko jaurtiketa batekin, eta, ondoren, asmatu ez duen erremate batean Barrenetxearen pase baten ostean. Etxekoak sendo mantendu dira belar gainean.

Bigarrenean Realaren nagusitasuna gehiago nabaritu da. Barrenetxeak zutoinera jaurti du lehen golaren aurretik. Sangallik jokaldi polita bukatu du David gaindituz. Hori izan da lehena. Januzajek Barrenetxearen erdiraketa buruz bota du sarera bigarrena egiteko. Sangallik bere bigarrena lortu du Guevararen pase baten ostean. Barrenetxeak ere bat egin du golegileen zerrendan laugarrena eginez.

Espedientea bete du Realak, eta ez du ezusterako tokirik eman. Asteartean ezagutuko du bere aurkaria hurrengo kanporaketan. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

AD Ceuta: David Ramirez, Alex Sánchez, Pozo, Víctor González, Nané, Ismael Maruja, Guti, Julio Iglesias (Ezequiel, min.70), Cristo (Benji, min.70), Polaco (Ismael César, min.64) eta Chakir.

Real Sociedad: Remiro, Zaldua, Le Normand, Zubeldia, Aihen, Guevara, Sangalli (Willian José, min.79), Oyarzabal (cap)(Merino, min.70), Januzaj (Portu, min.70), Barrenetxea, eta Isak.

Golak: 0-1: Sangalli, min.55. 0-2: Januzaj, min.56. 0-3: Sangalli, min.62. 0-4: Barrenetxea, min.66.

Epailea: Munuera Montero.Txartel horiak etxeko Pozo eta Ezequielentzat eta Barrenetxea kanpotarrarentzat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!