Bidaiarako gomendioak

Monacorako informazio gehigarri

Mila zalek animatuko dute taldea bihar Monacoko Luis II.a estadioan (21:00etan), Europa Ligako multzoen ligaxkako azken-aurreko jardunaldian. Hona hemen partidara joango diren txuri urdinenentzako gomendio batzuk:

Covid pasaportea estadiora sartzeko

Jakinarazi zen bezala, nahitaezkoa izango da estadiorako sarbidean aurkeztea, zure NANarekin edo pasaportearekin batera (16 urtetik beherakoak izan ezik). Txertaketa osorik izan ezean, aurreko 72 orduetan egindako PCR edo antigenoen testa aurkeztu beharko da.

14etatik aurrera, Nizako Massena Plazan

Monacoko Printzerriaren berezitasunak direla eta, Nizan edo inguruetan ostatu hartuta duten zaleei, partidara joan arte, Nizan familian gozatzea gomendatzen diegu. Realzaleentzako meeting pointa Massena Plaza izango da, hiriaren erdialdean, non giro polita sortuko da 14:00etatik aurrera.

Monacon ostatu hartu duten zaleei dagokienez, osteguna aprobetxatzeko Herculesko Portua iradokitzen digute, Printzerrian jarraitu nahi izanez gero. Gogoratu behar da Monakoko Printzerrian partida egunetan edari alkoholdunak saltzea eta kontsumitzea debekatzen duen araudi bat dagooela (otorduetan izan ezik).

Nizatik Monakora joatea (trena edo ibilgailu partikularrak)

Ibilgailu partikularrez gain, trena da gure zaleak Nizatik Monacora joateko gomendatzen diguten garraiobidea. Treneko ibilbidea 25 minutukoa da. Massena Plazan bazaude, gainerako txuri urdinekin batera, gertuen dagoen geltokirantz (Nice-Ville) irtengo gara 18:15 aldera. Hona hemen ESTEKA bat trenaren ordutegiak kontsultatzeko.

Nizara itzultzeko autobusak

Partida amaitutakoan Monacotik Nizara trenez itzultzea ezinezkoa denez, Realak doako autobusak antolatu ditu Nizara itzultzeko. 250 pertsonak baino gehiagok eman zuten izena autobus antolatuetan itzultzeko.

Nizara itzultzeko autobus hauek partidaren ondoren abiatuko dira, 23:00ak aldera, ‘avenue de castelans’ kaletik, Luis II.a estadiora bisitarien zaleak sartzen diren gunearen ondoan. Autobusen sarreran izen-ematea berresteko emaila eta NAN-a eskatuko dira.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!