REAL SOCIEDAD – CD LEGANÉS (21:00)

Mugarik gabe

Gaur festa eguna da Realak jokatzen duelako. Zaleek bere taldearen lehiaketa minutu guztiak gozatzen dituzte, arrazoiak badituzte. Txuri-urdinek jokoaren akzio bakoitzean erakusten duten nahia eta desirak denon sentimendua pizten dute. Gaurkoan ez da desberdin izango. Minduta datorren aurkari bati neurtzen gera, baina formula berdina erabiliko dute Imanolenek: umiltasuna eta sakrifizioa.

Orain arte Leganeseri ikusitako gauza guztiak galdera-marka artean jarri beharko dira. Javier Aguirreren, tekniko berria, estilo liburuak planteamendu guztiz desberdin batekin jokatzeak ekarri dezake eta inoiz baino erneago egoteak ekarri behar du. En-Nesyri eta Braithwaiten indarra erasoan eta zelai erdian Recio, Roque Mesa eta Riverari kontrolpean izateak ezinbestekoa izango da garaipen berri bat lortzeko 2019ko azken etenaldiaren aurretik.

Ingurugiro txuri-urdina azken urteetako unerik gozoena bizi izaten ari da. Merezita diren goraipamen guztiek ezin gaituzte gure helburutik desbideratu. Amesgaizto bat izan behar du arerioentzat Reale Arenan jokatzeak. Talde eta zaleen arteko elkartasunak hazten jarraitzeko egun aproposa da gaurkoa. Mugarik gabe. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!