Realak parte hartze positiboa izan zuen eSportseko Munduko Txapelketan. Emre Yilmaz gure gamerrak Riaden (Saudi Arabia) jokatutako "eSports World Cup" eko multzoen fasea gainditu zuen, baina hurrengo fasean kanporatu zuten.
Txapelketa ondo hasi zuen jokalari txuri-urdinak. Jokatu zituen lehen bi partidak irabazi zituen, lehenengo "Al Wehda FC" ren aurka (7-2) eta ondoren FC Lorient taldearen aurka (5-3), lehenengo multzotik hurrengo kanporaketara sailkatzeko. Hala ere, final-zortzirenetan Levi de Weerd Team Liquid taldekidearen aurka galdu zuen.
eSports atalean aurrerapausoa
Realak FC 25 PRO Munduko Txapelketan parte hartu du, Riaden, eSports World Cup 2025 delakoaren esparruan. Munduko gamingaren lehiaketa garrantzitsuenetako batean, 100 herrialde baino gehiagoko 2.000 jokalari eta 200 klub baino gehiago biltzen dituen eszenatokian, Reala punta-puntako kluba da arlo horretan.
Gainera, ekitaldi honek gure eSports ataleko partner nagusi berria estreinatzeko balio izan du, NordVPN, txuri urdin familiak segurtasun eta pribatutasun soluzio aurreratuez gozatzeko aukera izango duen aliantza.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin