RCD ESPANYOL 1-3 REAL SOCIEDAD

Nagusi

Vídeo

Neurketa oso ona. Realak 1-3 gainditu du RCD Espanyol. Txuri-urdinak nagusi izan dira eta Willian Joseren (bi) eta Isaken golen bidez taldeak hiru puntuak lortu ditu.

Azken partidan lortutako sentsazioei jarraikortasuna emanez. Realak bikain hasi du partida. Hasieratik nagusi, ordu laurdena igaro ondoren, kontraeraso ezin hobe baten bidez, Willian Josek lehen gola lortu du. Izugarria. Bigarren golean taldeak duen maila ikusi da. Odegardeek bakarrik utzi du Portu atezainaren aurrean. Aurrelariak Diego Lopez bertan behera utzi du eta Willian Josek jokaldia amaitu du bigarren gola eginez. Lehen zati borobila.

Bigarren zatian etxekoek partida estutu dute. Moyaren atera iritsi dira, baina arrisku handirik gabe. Gipuzkoarrek kontraerasoa bilatu dute hirugarren gola lortu ahal izateko. Aldiz, zoritxarrezko jokaldi batean, etxekoek diferentzia murriztu dute Zalduak bere atean gola sartu ondoren. Hala ere, Realak hurrengo minututan garaipena berretsi du. Isakek jokaldi bikaina burutu du bere lehen gola lortzeko.

Bigarren garaipena jarraian Imanolen taldearentzat. Maila ezin hobea izaten ari da. Ilusioz gainezka. Jarrai dezala. Aupa Real!

 

Fitxa teknikoa:

RCD Espanyol: Diego Lopez, Víctor Sanchez (kap), Calero, Luis Lopez, Didac Vila (Pedrosa, min.57), Darder, Marc Roca (Lopez, min.79), Wu Lei, Granero (Campuzano, min.65), Calleri eta Vargas.

Real Sociedad: Moya, Zaldua (Le Normand, min.79), Aritz, Llorente, Monreal, Zubeldia, Merino (Zurutuza, in.83), Odegaard, Portu, Oyarzabal (kap) eta Willian Jose (Isak, min.65). 

Golak: 0-1: Willian José, min.18. 0-2: Willian José, min.34. 1-2: Zaldua (b.a.), min.71. 1-3: Isak, min.75.

Epailea: Cordero Vega. Txartel horia erakutsi dio Granerori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!