SANSE 2-1 SPORTING B

Nagusiak

Vídeo

Sansek garaipen garrantzitsu bat lortu du filialen arteko neurketan arratsalde honetan Zubietan, Sporting B-ri bi eta bat irabazi ondoren.

Gorosabelen gol bikain bati esker, hogeita hamar metrotatik, etxekoak markagailuan aurreratu dira. Bi minutu geroago, gipuzkoarrek penalti bat eragin dute, baina Jauregik ez du jokaldi hori aprobetxatu bigarrena egiteko. Atezainak gelditu du bere jaurtiketa. Olaizolak ez du gutxigatik gola eskuratu gipuzkoarrentzat, bere burukada kanporuntz joan ondoren. Sporting B-k ez du aukerarik sortu lehenengo zati honetan, eta horrek meritu gehiago ematen dio Sanseren jokoari.

Bi aukera jarraian izan ditu Capillak bigarren zatiaren hasieran, baina zoritxarrez ez dute ate barruan bukatu. Azkenean iritsi da merezitako bigarren gola. Le Normandek, eskuin hegaleko korner batean, baloia sarera errematatzea lortu du. Azkeneko ordu laurdenean Sporting B esnatu eta aurreruntz joan da, arriskua sortuz. Gonzalezek, amaierarako bost minuturen faltan, emaitza murriztu du bere ezkerkadari esker. Hiru minutu geroago, Salvadorren burukada bat ez da gutxigatik atean sartu. Zorionez, hori ez da eman, eta ez litzateke justua izango zelaian ikusitakoa kontuan hartuta.

Honela, Sanse laugarren postuan kokatzen da sailkapenean, bigarrenari irabazi ondoren eta lehenego astean liderraren aurka garaipena lortu eta gero. Hurrengo astean hirugarrenaren aurka jokatuko dute: Racing de Santander.


Fitxa teknikoa:

Sanse: Zubiaurre, Gorosabel, Le Normand, Lapeña, Muñoz, Guevara, Sangalli, Olaizola (Muguruza, min. 69), Capilla, Merquelanz, Jauregi (Calvillo, min. 86).

Sporting B: Martin, Montoro, Cordero, Ruiz, Riego, Salvador, Diaz, Cerro (Sanabria, min. 76), Cayarga (Fernandez, min. 63), Traver (Gonzalez, min. 63), Medina.

Golak: 1-0: Gorosabel, min. 9; 2-0: Le Normand, min. 62; 2-1: Gonzalez, min. 85

Epailea: Soto Grado. Txartel horia erakutsi die etxeko Gorosabel, Guevara, Lapeña eta Jauregiri eta kanpoko Cayarga, Cordero eta Medinari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!