TUDELANO 1-2 SANSE

Nagusiak

Sansek garaipen garrantzitsu bat lortu du Tudelanoren aurka bat eta bi irabazi ondoren. Horrela, sei neurketa jarraian daramate porrotik jaso gabe eta bigarren garaipena jarraian etxetik kanpo lortzen dute.

Txuri-urdinak oso ondo sartu dira neurketan, hainbat aukera sortuz baloiaren jabetzari esker eta aurkariaren presioa atzean utziz. Gainera, izan dituzten bi aukeretan epaileak jokoz kanpokoa adierazi du eta horrek arriskua eten du Imanol Alguacilenentzat. Etxekoak pixkanaka-pixkanaka joan dira Sanseren atera hurbiltzen, lehenengo hogei minutuak igaro ondoren, non Tudelano ez den azaldu. Meseguerrek gola gertu izan du nafarrentzat korner batean, Victor Bravok atera duena. Lehenengo zati honetan defentsak nagusi izan dira eta norbaitek gola sartzen bazuen garaipena gertu izango zuela zirudien.

Sansek bigarren zatia menderatu du hasieratik bukaerararte. Olaizolak talde gipuzkoarrak aurrreratu du  markagailuan hogeigarren minutuan. Zailena eginda zegoen jada. Baina epaileak Tudelanoren aldeko penaltia adierazi du. Hau izan da aurkariaren jokaldirik arriskutsuenetarikoa, ez dituzte gehiagorik sortu. Ibai Ardanazek gola sartu eta partida berdindu du. Baina txuri-urdinak neurketaren bila joan dira zuzenean. Jakinik berdinketa emaitz on bat zela zelai hauetako batean, dena eman dute garaipena lortzeko. Eta horrela iritsi da Calvilloren bigarren gola amaierarako ordu laurden bat geratzen zenean. Azkeneko minutuetan gertuago egon da hirugarren gola berdinketa baino, batik bat kanpokoak hamar jokalarirekin bukatu dutelako partida.

Sansek jaurdunaldia hirugarren postuan amaitzen du. Hurrengo astean UD Logroñes jasoko dute Zubietan.

Fitxa teknikoa:

Tudelano: Pagola, Iñaki Jimenez, Meseguer, Corral (Sergio Martinez, min. 77), Andres Barrera (Lizarraga, min. 77), Lazaro, Ibai Ardanaz, Oscar Vega, Victor Bravo (Miguel Puche, min. 87), Juan Esnaider, Adán Pérez.

Sanse: Zubiaurre, A. Sola, Le Normand, Lapeña, Muñoz, Guevarra, Sanz, Calvillo, Saenz (Capilla, min. 46), Olaizola (Gorostidi, min. 89), Davila (Muguruza, min. 46).

Golak: 0-1: Olaizola, min. 65; 1-1: Ibai Ardanaz (p), min. 72; 1-2: Calvillo, min. 76

Epailea: Latorre Gracia. Txartel horia erakutsi die etxeko Meseguer, Oscar Vega eta Adan Perezi eta kanpoko Olaizola, Guevara, Lapeña eta Zubiaurreri. Etxeko Juan Esnaider (min. 85) kanporatu du bi txartel hori erakutsi ondoren.

Imanol Alguacil: “Hiru puntu oso garrantzitsu”

Imanol Alguacilek zera zioen neurketa bukatu ondoren: “Oso pozik egindako neurketagatik. Aldaketa batzuk egin ditugu taldean eta emaitza ona lortuz. Jokalari guztiak maila bikaina ematen ari dira Hiru puntu oso garrantzitsu lortzen ditugu zelai oso zail batean, non beraiek sei gol bakarrik jaso dituzten denboraldi osoan, eta gu gai izan gara bi egiteko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!