REAL SOCIEDAD 3-1 ALHAMA CF ELPOZO

Nagusitasunez

Realak beste garaipen bat lortu du gaur goizean Zubietan Alhama mendean hartuta (3-1). Gipuzkoarrak jaun eta jabe izan dira partida osoan zehar eta hiru puntu gehiago lortu dituzte bigarren postu bikainean kokatzeko.

Txuri-urdinak modu izugarrian abiatu dira. Morazak izan du lehen aukera, bere erdiraketak langan jo ostean. Handik gutxira, korner batean, Emmak atezainaren aldaratzea aprobetxatu du baloia sare barrura bultzatzeko eta donostiarrak markagailuan aurreratzeko. Nerea aldea handitzeko zorian egon da Lavogezi egindako penalti baten ondorioz, baina ez du aprobetxatu eta bere jaurtiketa langa gainetik joan da. Ordu erdia bete eta gutxira, oraingoan bai, kapitainak ez du barkatu Lucia Pardok berreskuratutako baloi baten ostean; Nereak erremate gurutzatu batekin definitu du jokaldia. Oso lehen zati ona.

Donostiarrek nagusi izaten jarraitu dute aldageletatik igaro ostean, baina, geldikako jokaldi batean, Judithek aldea murriztu du murtziarrentzat orain arte izan duten abagune bakarrean. Txuri-urdinez ez dute auren aurpegia aldatu eta, beste penalti bati esker, oraingoan Aitanaren esku argi batengatik, Ednak garaipena bideratu du hirugarren gola lortuz. Partida ia erabakita zegoela, azken ordu erdian ez da ezer aipagarririk gertatu eta gipuzkoarrek ez dute norgehiagoka arriskuan ikusi.

Hiru puntu gehiago erritmoa jaitsi gabe jarraitzen duen Realarentzat. Horiei esker, donostiarrak bigarren postuan daude. Orain, geldialdia selekzioen ondorioz eta, bi aste barru, hitzordu handia Real Madriden aurka. Horrela jarraitzera. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: A. Estensoro, Emma (Aiara, min. 58), Apari, Florentino, Moraza, P. Fernández, Cahynová (Mirari, min. 86), N. Eizagirre (kap.) (Edna, min. 58), Cecilia (Arola A., min. 58), Lavogez (E. Guridi, min. 74) eta L. Pardo.

Alhama CF ElPozo: Elena, Aitana (Alba S., min. 86), Coco, Yannel (Judith, min. 46), Astrid, Encarni (Estefa, min. 74), Anita, Yiyi (Kuki, min. 74), R. Pinel (kap.), Belén eta Mariana (M. Gestera, min. 58).

Golak: 1-0: Emma, min. 10; 2-0: N. Eizagirre, min. 32; 2-1: Judith, min. 55; 3-1: Edna (pen.), min. 63.

Epailea: Elisabeth Calvo. Txartel horia erakutsi die etxeko N. Eizagirre eta Lavogezi eta kanpoko Coco eta Judithi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!