Realak eskakizun handiko hiru partidako rallya hasi zuen atzo Vallekasen, eta ahalik eta modu onenean egin zuen, garaipenarekin. Baina atzoko albisterik onena Ander Barrenetxearen irribarrea izan zen, itzalean lanean hainbeste hilabete eman ondoren berriro gola sartu baitzuen. Zalantzarik gabe hasiera desiratua izan zen.