REAL SOCIEDAD – CA OSASUNA (18:30)

Nahia

Denboraldi honetako exijentziak ez du etenik. Ostegunean Europa Leagueko partida jokatu ondoren, Reale Arenara heltzen da garaitzeko talde indartsunetariko bat dena. CA Osasunak, Atletico Madrilen aurkako azken porrot sendoarekin minduta, gaurko derbian bertsiorik onena erakutsi nahiko du salbazioa lortzeko bidean pauso bat emateko, ia behin betikoa izango litekeena.


Jagoba Arrasateren jokalariek gauzak oso zail jarri zizkieten txuri-urdinei lehen itzuliko neurketan, non gure aurrelarien bi bikaintasunek partida erabaki zuten. Chimmy Avila berreskuratuta, gorritxoek benetan mehatxagarria den eraso lerroa berrantolatu dute. Budimir eta Kike Garciak, bederatzi klasikoak, Ruben Garciaren abiadurarekin ederki estutuko dute gure atzealdea.


Gaurko aurkaria hamargarren postu erosoan dago. Nafarrek LaLiga Santanderren ezartzea lortu dute eta pixkanaka-pixkanaka gaztetasuna eta beteranotasuna nahasten joan dira lehiakortasunaren sustraiak galdu gabe. Ez gaituzte harrituko. Harmailetan bi zalegoen artean biziko den giro onak ere ez du horrelakorik egingo.


Liga txapelketak erregulartasun handia eskatzen du Europako postuetara iritsi ahal izateko. Gipuzkoarrek, borroka horretan murgilduta, erritmoa eta sailkapenean postuak berreskuratzeko konpromiso hirukoitzarekin ekingo diote astebeteari. Lehia bakoitza behin betikoa da etorkizuneko asmoetarako, urratsak ematen jarraitu behar da. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!