SEVILLA FC – REAL SOCIEDAD (21:00)

Nahien lehia

Gaur gauen Ramon Sanchez Pizjuan futbol zelaia bisitatuko du Realak. Txuri-urdinek garaipen garrantzitsua lortu zuten azkeneko jardunaldian derbia irabazi eta gero Anoetan bere zaleen aurrean. Oraingoan Sevilla FC-ren aurka jokatuko dute, sailkapenean bi puntu aurretik dagoen taldea, eta garaipena lortuz gero denboraldi amaieraraino helburuak piztuta mantentzen lagunduko luke.


Talde andaluziarrak zuzendari bat izango du bere aulkian. Levanteren aurka porrota jasan eta gero, Vincenzo Montella kaleratu eta Joaquin Caparros izendatu zuten entrenatzaile berri bezala. Zazpi jardunaldi ondoren garaipena ezagutu gabe, sevillarrek buelta eman nahiko diote egoera horri eta Europa Leagueko borrokan mantenduko dieten hiru puntuak eskuratu.


Realak ez du galdu Sevillaren etxean jokaturiko azken bi partidetan. Imanol Alguacilen mutilek dinamika honi jarraipena emateko helburuarekin bidaiatu dute eta horrela Sevilla FC sailkapenean aurreratuko lukete. Ez da eszenatoki erraza Ramon Sanchez Pizjuan zelaia, baina prest daude jokalariak borrokatu eta giroari aurre egiteko. Goazen Real!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!