Gustatu al zaizu 2025-26 posterra? Gure Gipuzkoa maitearen mugarri polit honen oroitzapen ezabaezin gisa izan nahi dituzu posterrak? Lerro hauen bidez azalduko dizugu nola lortu posterra, bai formatu digitalean bai formatu fisikoan.
FORMATU DIGITALA
Hemen duzu poster bakoitza bereizmen handian deskargatzeko aukera.
Egin klik HEMEN (gizonezkoen posterra)
Egin klik HEMEN (emakumeen posterra)
Egin klik HEMEN posterraren atzealdea deskargatzeko.
PAPEREZKO FORMATUA (hilaren 30ean)
Posterrak bereizmen handian deskargatzeaz gain, formatu klasikoenean ere eduki nahi badituzu, hemen azalduko dizugu nola jaso. Posterra Anoetako 2B atean eskatu ahal izango da hilaren 30ean, Villarreal CF taldearen bisitaren egun berean (14:00etan). Biltzeko ordutegia 12:00etatik 14:00etara izango da. Gizonezkoen taldearen poster bat eta emakumeen taldearen beste bat oparituko zaizkie bazkide, akziodun edo RS Fan guztiei.
Kutxabanken ere bai
Posterra denboraldian zehar egingo diren aktibazio eta sinadura ekitaldietan ere oparituko da, eta Kutxabankek eta Kelerrek, posterreko bi babesle nagusiek ere banatuko dituzte posterrak. Laster, Kutxabankeko bezeroek beren posterra eskatu ahal izango dute banku horretako gestorearen bidez.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin