REALA – RAYO VALLECANO (17:00)

Nolako gogoa genuen!

Itxaronaldi luzea izan da, baina elkarrekin gaude. Hasi da 21-22 denboraldia eta berriro sentituko dugu zuen berotasuna harmailetatik. Luzaroan egon gara une honen zain eta azkenean, iritsi da. Elkarrekin sentitzen gara berriro.

Gaur arratsaldean Reale Arenan estreinatuko gara Rayo Vallecanoren aurka. Pizgarriz beteriko denboraldia dugu eta anbizio handienarekin egiten diogu aurre. Gure estadioa gure gotorlekurik onenetakoa izan da birmoldatu zenetik. Zuek plus hori eman diozue taldeari, hain beharrezkoa baita denbora honetan lortu duguna lortzeko. Dena lehen bezalakoa izango da.

Aurreneko gauza Rayoren aurkako partidari gure lehen garaipena lortzeko irrikaz aurre egitea da. Reale Arenak gotorleku izaten jarraitzea, etxetik punturik ez ateratzea. Talde madrildarra Zidanen bajarekin iritsiko da, Sevillaren aurka kanporatua, baina talde gazte batekin eta Andoni Iraola aulkian dela, aurkariaren atearen bila. Oso ausartak.

Realak leial izan behar du bere buruarekin, eta Imanolekin emaitza onak lortu dituen futbol eta erritmo horrekin jarraitu. Orain, gainera, zuen bultzadarekin, errazagoa izango da dena. Jarrai dezagun lehian eta gorenera iristeko irrikan. Horrela bakarrik jarraituko dugu irabazten. Zuek berriz ikusteko irrikitaz. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!