Nork lortuko du gure 3.200.gola Lehen Mailan?

Realari gol bakar bat falta zaio zifra borobil batera iristeko. Lehen itzuli bikain baten ostean, talde txuri-urdina Lehen Mailan bere 3.200 gola sortzetik oso gertu dago. Zaleen artean ikusmina sortzeko xedearekin, klub gipuzkoarrak lehiaketa bat martxan jarri du Twitter sare sozialean: #Gol3200. Parte hartzeko, jarraitzaileek 'Nork lortuko du gure 3.200.gola Lehen Mailan? ' galderaren erantzuna tuit bakar batean idatzi behar dute #Gol3200 hashtag-a erabiliz. Asmatzaile guztien artean zozketa bat egingo da eta saria jokalariaren kamiseta sinatuta izango da.

2013. urtean Velak 3.000 gola sartu zuen

Jakin dezagun zifra honetara iristeak duen zailtasuna, nahikoa da historiari begiradatxo bat bota eta ze jokalari izan ziren eta noiz sartu zituzten 1.000 eta 2.000.golak. 1968ko martxoaren 3an Mendilucek 1.000.gola lortu zuen Athletic Club-aren aurkako lehian. Orain hogeitahiru urte, 1990eko urtarrillean, Larrañagak egion zuen 2.000.a Sevillaren aurka. 2013ko apirilaren 6an Velak 3.000 gola sartu zuen Malagaren kontra eta 2015ko urtarrilaren 24ean Xabi Prietok 3.100 gola sartu zuen Eibarren aurka. Oraingoan, nork izango du bere izena hain polita den estatistika batean bere izena jarriko duena?

Hemen dituzue gol guztiak

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!