Hastear da lehiaketa Realarentzat 2018an. Talde txuri-urdinak Butarque bisitatuko du denboraldiko ezusteko positibo handienetariko bat den CD Leganesen aurka jokatzeko. Eusebio Sacristanen gizonek urtearen agurrean Sevilla FC-ren aurka eman zuten irudi onari jarraipena eman nahi diote eta helburu horrekin irtengo dira zelaira.
Arerio sendo bat izango dugu aurrean. Asier Garitano gipuzkoarrak ‘Pichu’ Cuellar atezain beteranoa, Gabriel Pires erdilaria eta Nabil El Zhar aurrelaria nabarmentzen diren taldea zuzentzen du, hegaleko Joseba Zaldua edo Diego Rico ahaztu gabe. Multzo solidario bat dudarik gabe, arerioari bere onena ematea behartzen duen horietarikoa.
Taldeak ezagun du lehiaketa hilabete honek duen garrantzia. Garaipenak pilatzea Europako helburua gertu izan eta arerio zuzen batzuk atzean uztea ahalbidetuko luke. Horretarako, ondo hasi beharra dago. Goazen Real!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin