Pertsonalizatu eta aurkitu bilatzen duzun hori

Online denda berria

Dagoeneko eskuragarri dago Realaren online denda ofizial berria. Askoz ere itxura erakargarriagoa du, eta realzaleek euren erosketak egin eta produktu ofizial berriak ezagutu ahal izango dituzte. Izan ere, mugikor, tableta edo ordenagailuz  egindako bilaketak errazteko dago pentsatuta.

Pertsonalizazioa

Pertsonalizazio-maila handiagoa dauka RS Storeren berrikuntzetako batek. Zaleak kamisetak nola geratzen diren ikusi ahal izango du, bere izena eta dortsal kutunena adierazita. Jokalarika ere erosi ahal izango du.

Bilatzen duzun hori

Erabiltzaileak erraz aurkituko ditu bilatzen dituen produktuak, RS Storeren menu nagusian.

-          Ekipamenduak: bilduma ofizialeko jokorako jantzi guztiak honela bereizita: ‘Home’, ‘Away’ eta atezaina. 

-          Entrenoa: entrenamendurako pentsatutako jantzi guztiak.

-          Paseoa: Macron Realaren babesle teknikoaren bilduma ofizialeko produktuak.

-          Jokalarika:  jokalari kutunaren arabera, zaleak produktu pertsonalizatuak aurkitu ahal izango dituen gunea.

-          Essentials: bilduma bereziak, ezinbestekoak diren horiek.

-          Merchandising: mundu guztiak bilatzen dituen artikuluak, oparitan emateko edo jasotzeko aproposak.

-          Outlet: aurreko denboraldietako bildumetan, merkatutako produktuak aurkituko dituzun gunea.

Bestalde, RS Storek, hitz gakoen bitartez, nahi duzuna aurkitzeko biltzailea dauka. Homean,  gainera, une bakoitzerako gomendatutako produktuak aurkitu ahal izango dituzu.

Erosi online eta jaso dendan

Horrela nahi duenak, online erosi ondoren, Reale Arena edo Elkarnoko dendan, Donostia erdialdean, jaso ahal izango ditu erosketak dohainik. 90 eurotik gorako eskaeretan, etxera (penintsulara egindako bidalketetan) egindako bidalketa gastuak doakoak izango dira.

Bazkideek, RS Fan eta akziodunek %10eko beherapena izango dute euren erosketetan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!