Realak retro kamiseta berria aurkeztu du, 1913tik 1993ra Atotxako estadio historikoari egindako omenaldia, eta bertan erabilitako azken kamisetak ditu inspirazio iturri. LaLigak antolatutako "Retro Jardunaldia" dela eta, Realeko gizonezkoen lehen taldea jantziko du Anoetan, Deportivo Alavesen aurkako Ligako 31. jardunaldian.
Kamiseta honen bidez, Realak historiaz eta emozioz beteriko omenaldia egin nahi dio gure etxea izan zenari, bertan sortu baitziren klubeko balentria handienetako batzuk. Jantzia baino gehiago, iraganerako bidaia da, belaunaldiak lotzen dituena eta gure etxe zaharraren espiritua berpizten duena.
Online salgai, eta ostiraletik denda fisikoan
Macronen ekipamendu berriak eskuragarri daude jada gure denda fisikoetan eta online dendan, bazkideentzako, akziodunentzako eta RS Fans-entzako deskontuarekin. Bihartik aurrera, martxoak 20 ostirala, densa fisikoan ere egongo dira.
Retro kamisetaren ezaugarriak
Gaur egungo diseinuak, MACRONek sinatua, elementu ikonikoak berreskuratzen ditu: polo motako lepoa, lerro sublimatuak eta erliebe patroia duen eko-micromesh ehun bat, jatorrizkoarekin bat datorrena. Atzealdean legenda bat du, estadioaren profilarekin eta 1913-1993 urteekin. Rasán eta Astore markek ekipazio historikoa erabili zuten aurretik, diseinu berezi honekin.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin