ELKARRIZKETA

"Oso gustora nago"

Vídeo

David Silvak magia erakustaldiak ematen jarraituko du beste denboraldi batez. Jokalari kanariarrak Real Sociedad TVrekin hitz egin du. Bere irribarrea Donostian eta klub txuri-urdinean egoteak sortarazten dio poztasunaren isla da.

“Ondo nago eta jarraitzeko gogoz. Nire familia ere gustura dago hemen eta hori ere asko baloratzen dut”, dio Davidek konbentzituta. Taldearen dinamika ona, jokalarien gaztetasuna, futbol erakargarria eta eguneroko exijentzia dira taldea azken urteetan izaten ari den arrakastarako funtsezko osagaiak bere ustetan.

“Jende gazte asko dago ikasteko gogoz eta esperientzia handiagoa duen jendea egotea beti da garrantzitsua jokalariak hazten joateko. Exijentzia Klubean, entrenatzailean eta jokalariengan dago, eta hori emaitzetan islatzen ari da. Jarrera horri eutsi behar zaio hor jarraitzeko”, esan du erasoko jokalariak.

Silvak Realean bere urterik onena bizitzen ari dela aitortu du, hirian bizi den ilusioa azpimarratzen du eta familia txuri-urdinak duen Reala bizitzeko modua goraipatu du. “Jendearen ilusioa kalean antzematen da, jende guztia, txikiak eta helduak kalean kamiseta jantzita doaz. Belaunaldiz belaunaldi pasatzen den sentimendua da eta hori oso polita da”, amaitu du.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!