2024 ARTE

“Oso harro sentitzen naiz”

Vídeo

Ander Guevarak kontratua berritu du goizean Realarekin 2024 arte. Real Sociedad TV-ren aurrean erdilariak honakoa esan du: “Oso egun berezia da niretzat eta nire familiarentzat. Orain dela zazpi urtetik, maletak egin genituenetik Donostira etortzeko, lehen taldera iristeko ametsa nuen eta, orain, lortu dudala, oso harro sentitzen naiz”. Anderrek esker onez eta begirune handiz egiten du hitz harrobian egondako urteei buruz. “Ez naiz donostiarra ez gipuzkoarra, baina Realak niregatik egin zuen apustu eta gazte orok behar dituen baloreak irakatsi dizkit. Reala nire etxea da eta kontratu berrikuntza hau eta lehen taldera salto egitea oso berezia da niretzat”. Gasteiztarrak badaki minutuak jokatzea “oso zaila izando dela, baina ilusio izugarriarekin ekingo diot denboraldiari. Prest nago hamaikakoan postu batengatik borroka egiteko eta uneoro izango dudan rola aurrera eramateko ere”.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!