2025ERAKO ERRESERBAK IREKI DIRA

Ospatu zure egun handia Realarekin

Vídeo

Zerbait bereziren bila zabiltza, adibidez, zure seme-alaben urtebetetzea ospatzeko? Nota onak atera ditu eta txuri urdin egun bat oparitu nahi diozu? Hemendik aurrera zure ospakizunak estadioan bertan antolatzeko aukera eskaintzen dizugu.

Irteerako tunela, Kopen galeria, mitoen korridorea, aldagelak, gimnasioa, prentsa-aretoa… zure ospakizun-festa primeran hasiko dira, gure zelai maitearen txoko berezi eta sinbolikoenetatik ibilbidea eginez.

Bisita gidatu honen ondoren, askari bat egiteko ordua iritsiko da (aukeran). Jardunaldia Fan Zonen itxiko da, gure joko errepertorio zabalaz gozatuz (puzgarriak, futbol zelaiak, bideojoko gunea…), betiere monitore profesionalen begiradapean.

Erreserbak eskuragarri

Erreserbak eskuragarri daude. Hauek dira gaitutako datak eta ordutegiak (17:00-20:00):

- Azaroa: ostirala 21, larunbata 22 eta ostirala 28.

- Abendua: larunbata 6, ostirala 12 eta 26.

- Urtarrila: ostirala 2, 9, 16 eta 23.

Egin klik hemen informazio gehiagorako.

Bazkide eta RS Fansentzako deskontuak

Jarduera polit hau ‘Ospatu Realarekin’ du izena eta 5 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Festan parte hartzen duen haur bakoitzeko ordainduko da (gutxienez 10 haur). Gure bazkideek eta RS Fansek deskontua izango dute. Gurasoak edo tutoreak ere doan sartu ahal izango dira Keler Espaziora, txikienek urtebetetzea ospatzen duten bitartean.


Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek CLUBen komunikazio-kanal ofizialeetan argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, pdcp.fundazioa@fundazioa.realsociedad.eus posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/466/7/9178e02b-0286-41bd-abf5-0664e7036561.pdf   

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!