Otsailean sartu gara, hilabete oso garrantzitsua eta ilusioz betea. Kopako eta Champions Leagueko kanporaketei aurre egin baino lehen, Realak Montilivi bisitatuko du Europa liluratzen ari den talde baten aurka jokatzeko, Girona FC.
Michelen mutilak denboraldi izugarria egiten ari dira. Bigarren postuan daude eta, oraintxe bertan, liga txapelketa irabazteko borrokan jarraitzeko hautagaiak dira. Merituak egiten ari dira horretarako. Denboraldiaren hasieratik erakusten ari diren errendimendua baloratzeko goraipamenak agortzen dira.
Finalerdien joanekoa jomugan dugu, baina lehenengo LaLigan jarri behar da arreta. Girona da helburua. Bost zentzumenak partidu honetan. Talde honen anbizioak ez du mugarik ezagutzen eta ziur hilabete zorrotz baina zirraragarri honetan haien ondoan dardarka gozatzen jarraituko dugula. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin