Puntu bat gehiago Europako lasterketan. Realak berdinketa lortu du gaur gauean Ramón Sánchez Pizjuán zelaian. Parekatua egon da partida hasieratik eta txuri-urdinek Sarabiak lortutako lehen gola berdintzea lortu dute Carlos Velaren tantoarekin. Garaipena ez da urrun egon, alternatiba askoko norgehiagoka honetan.
Partida erabakiorra zen eta behar den bezala ekin dio Realak. Zelaian ondo kokatuak eta beraien estiloa inposatu nahian. Etxekoak nagusi izaten saiatu dira, baina alternatiba ugari egon dira. Ben Yedder, Rulliren aurrean, kanpora, Oyarzabal eta Yurik, bi akzio honetan, ez dute asmatu. Berdintasuna Sarabiak hautsi du etxekoen falta posible baten ondoren.
Saria lortu nahi zuten gipuzkoarrek. Andaluziarrak indartsu atera dira atsedenalditik bueltan, baina Canalesen jokaldi on baten ondoren eskuratu du berdinketa Carlos Velak. Banakoaren ondoren iritsi dira Realaren minutu onenak. Gertu egon da bigarrena, baina kasu honetan ez du asmatu aurrelari mexikarrak. Azken minutuak tentsioa eta emozioa ekarri dute. Zurutuzak bigarren hori zorrotz bat ikusi du eta hamarrekin amaitu arren, txuri-urdinak indartsu egin dira puntu hori mantentzeko.
Fitxa teknikoa:
Sevilla FC: Sergio Rico, Mercado, Rami, Lenglet, Escudero, Nzonzi, Vazquez (PH Ganso, min. 67), Vitolo (kap.) (Iborra, min. 81), Nasri (Jovetic, min. 81), Sarabia, Ben Yedder.
Real Sociedad: Rulli, Odriozola, Raul Navas, I. Martinez, Yuri B., Illarra, Zurutuza, X. Prieto (kap.), Carlos V. (Zubeldia, min. 82), Oyarzabal (Canales, min. 60), Juanmi (Granero, min. 89).
Golak: 1-0: Sarabia, min. 40; 1-1: Carlos V., min. 61.
Epailea: Gonzalez Gonzalez. Txartel horia erakutsi die etxeko Lenglet, Vazquez, Mercado eta Sarabia, eta kanpoko Illarra, Canales eta I. Martinezi. 79. minutuan kaleratu du Zurutuza bigarren txartel horia erakutsi ondoren.