Villarrealen aurka ez zuten porrota merezi. Gaur UD Las Palmasek puntuak batzeko merituak egin ditu. Partida irekia izan da, bi taldeek aukerak izan dituzte, baina Realak etxekoen akatsa aprobetxatu du garaipena lortzeko. Hiru puntu oso garrantzitsu lortu ditu taldeak. Xabi Prietoren golak taldea lehen postuetan finkatzen du. Europako mozorroa geroz eta hurbilago da.
Ondo hasi dira txuri-urdinak. Javi Varasen atera erraz iritsi dira, arriskuarekin. Yuri eta Oyarzabalek gertu izan ditu gola ezkerkada eta kontraeraso batekin. Ordea, kanariarrak geroz eta hobeto jokatzen hasi dira eta neurketa orekatu dute. Realaren areara iritsi dira. Jese eta Boatengek aukera garbiak izan dituzte gola lortzeko. Etxekoak hobeto amaitu dute lehen zatia.
Bigarren zatian bi taldeek aukerak izan dituzte berriro ere. Jokatzeko era berdina duten taldeak dira. Baloiaren nagusitasuna eduki eta arerioa mendean hartzea izaten da bien helburua. UD Las Palmasek neurketa estutu du, baina Rulli bikain ibili da aukera guztiak bertan behera uzteko. Partida amaitzeko ordu laurdena falta zenean neurketa erabaki duen jokaldia iritsi da. Xabi Prietok Javi Varasen akatsa aprobetxatu du eta ate aurrean ez du barkatu. Azkenengo minutuetan txuri-urdinek partida menperatu dute hiru puntuak berresteko.
Fitxa teknikoa
Las Palmas: Javi Varas, David Simon, Aythami, Pedro Helder (Mateo, min.80), Vicente Gomez (Halilovic, min.78),Roque Mesa, Jese, Jonathan Viera, Tana, Boateng.
Real Sociedad: Rulli, Odriozola, Raul Navas, I. Martinez, Yuri B., Illarra, Zurutuza, Carlos V.(Bautista, min.88), X. Prieto, Oyarzabal, Juanmi (Canales, min.70).
Gola: 0-1: X. Prieto, min.74.
Epailea: Martinez Munuera. Txartel horia erakutsi die etxeko Bigas eta Aythamiri eta kanpoko X. Prieto eta Illarrari.
Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!
Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.
Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!