REAL SOCIEDAD – RCD MALLORCA (21:30)

Pausoa eman behar da

Realak aurrerapausoa eman behar du eta ezin da gehiago atzeratu, gaur eman behar da. Txuri-urdinek denboraldiko lehen garaipena lortu nahi dute eta horretarako RCD Mallorca gainditu beharko dute. Anoetak 12. Jokalaria izan behar du, gehien behar denean inoiz huts egin ez duena, gure etxean jokatzen dugula sentitu behar dute arerioek.


Denboraldia ez da denok nahi genuen bezala hasi eta jokalariak eta teknikariak egoeraren jakitun dira. Iraganak ikasteko eta etorkizuneko arrakastetara eramango gaituen bide zuzena hartzeko balio du. Horretarako, LaLigako trenera igo behar da, orain arte erakutsi ez den erregulartasuna saritzen duen lehiaketa.


Gaurko aurkaria ez da egoera hobe batean iristen gurera. Garaipenaren berri izan gabe eta jaitsiera postuetan, Jagoba Arrasateren taldeak azken jardunaldian Atletico de Madriden aurka lortutako berdinketari eta Vedat Muriqik lortu dituen lau golak dituzte esperantza moduan. Mallorca aurkari deserosoa izan da azkenaldian areatan gehiago asmatu behar duen Realarentzat.


Futbola akats jokoa da eta txapelketa hasiera honetan akatsak alde txuri-urdinetik erori dira. Ur-bide hori ixtea da eman beharreko lehen urratsa, baloi galeren aurrean elkartuta egonik, lehia bakoitza azkena balitz bezala borrokatuz. Talde bat izan. Gaur eman behar da pausoa. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!