URTARRILAREN 14KO FESTARAKO SARRERAK

Pilota jaialdia Euskal Derbian

Vídeo

Badator ‘Euskal Derbia’. Datorren urtarrilaren 14an Realaren eta Athleticen arteko derbia jokatuko da Reale Arenan (21:00etan). Egun horrek gure lurraldeko zaletasun guztien artean beti izaten den giro bikaina irudikatzen du.

Festa hau estadioaren barruan gertatzen denera mugatu ez dadin, klub txuri urdinak ekitaldi batzuk antolatu ditu 14ean giro ona sustatzeko, gehien batzen gaituenaren bitartez: gure kultura.

Atariko plater nagusietako bat, zalantzarik gabe, Atano III. pilotalekuan jokatuko den Pilota Jaialdia izango da. Bertan, gure lurraldean hain errotuta dagoen kirol honen legendak izango dira protagonista. Behean Jaialdiaren kartel osoa aurkituko duzu.

Sarrerak eskuragarri

Orain Gipuzkoak laguntzen duen pilota jaialdiak bi partida izango ditu eta 18:00etan hasiko da. Ateak ordu erdi lehenago irekiko dira. Frontoirako sarrerak aipatutako estekan eskuratu daitezke (7 euro, zaleak; 5 euro, bazkideak eta RS Fan).

Laster, Euskal Derbiako agenda osoa

Jaialdiaz gain, Euskal Derbiaren agendak jarduera ludikoak, kirolekoak, musikalak, gastronomiakoak... izango ditu. Arratsaldeko lehen ordutik, bi taldeetako zaleek euskal kulturaz eta kirolaz gozatu ahal izango dute estadioaren inguruan. Derbiaren astean Euskal Derbiaren egitarau osoa zehaztuko da.

*Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke:: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/419/1/004e32cb-7cea-4362-85c4-537b7a3ade79.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!