Real Sociedad 0-1 Girondins

Porrota azken minututan

Vídeo

Realak porrota jasan du Girondinsen aurka Irunen jokatu den neurketan. Partida oso orekatua  izan da eta azken minututan erabaki da. Tourek, falta jaurtiketa batean, frantziarren garaipena erabaki du.

Eurri zaparradapean hasi da neurketa. Frantziar taldea arriskuarekin iritsi da lehen minututan eta partida estutu du hasieratik. Aldiz, minutuak pasa ondoren Realak neurketa orekatu du eta Costil-ren atera iritsi da. Juanmiren falta jaurtiketa gora joan da ordu erdira iristean. Oreka lehen zatiaren amaiera arte mantendu da.

Reala intentsitate handiarekin hasi da bigarren zatia eta lehen minututan aurkariaren atera iritsi da. Aldiz, zehaztasuna falta izan da aukera garbiak sortu ahal izateko. Neurketaren intentsitatea handiagotu egin da eta oreka mantendu da bi taldeen artean. Adnan Januzajek Realarekin debutatu du 71. minutuan. Ondoren Merquelanzen ezkerkada kanpora joan da eta ondoren aurkariak baloia langara bidali du. Azken minututan Tourek, falta baten bidez, partidaren gol bakarra sartu du.

Porrota jasan arren, froga ona izan da Realarentzat gaurko neurketa. Hurrengo lagunartekoa larunbatean izango da Biarritzen.

Fitxa teknikoa

Real Sociedad: Toño; Gorosabel, Ugarte, Raul Navas, Kevin, Zubeldia, Guevara, Sangalli, Merquelanz, X. Prieto (C), Juanmi. Jokatu dute: Sisniega, Ujia, Aritz, Llorente, Arrieta, R. Pardo, Capilla y Januzaj.

Girondins: Sabaly, Costil, Lewczuk, Toulalan, Contento, Arambarri, Silva de Oliveira, Lerager, Laborde, Sankhare, Kamano. Jokatu dute: Pallois, Vada, Mendy, Pellenard, Toure, Kounde, Guilbert, Verdon.

Gola: 0-1: Toure, min.83.

Epailea: Rezola Etxeberria. Txartel horia erakutsi die Llorente, Merquelanz, Sabaly eta Toulalaneri. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!