REAL SOCIEDAD 0-1 VILLARREAL CF

Porrota azkenengo minutuan

Vídeo

Realak azken minutuan galdu du Villarrealen gaurka gaur goizean Anoetan jokatu den neurketan. Bidegabeko emaitza izan da. Bi talde indartsuen aurteko partida izan da eta gipuzkoarrek merituzko neurketa jokatu dute garaipena lortzeko. Txuri-urdinek askoz gehiago merezi izan dute erakutsi duten jokoarengatik eta, batez ere, behin eta berriz saiatzeagatik. Aldiz, gaur zortea ez da etxekoekin izan eta porrota azken jokaldian iritsi da.

Lehen zatian Realak nagusitasun nabarmena izan du. Gipuzkoarrek zehaztasun eta azkartasunarekin jokatu dute. Hala ere, arerioaren defentsa gainditzeko arazoak izan dituzte. Raul Navasek lehen aukera izan du burukada batekin ordu laurdena bete baino lehen. Taldeak ez ditu aukera asko izan, baina nagusitasuna zelaian nabarmendu da. Villarrealek sendotasuna erakutsi du defentsan.

Atsdenaldiaren ondoren berriro ere saiatu da Reala. Neurketa estutu dute txuri-urdinek lehen gola lortu ahal izateko. Ordez, Bakambuk aukera garbia izan du jokaldi aldendu batean. Aurkariaren defentsak jokaldi arriskutsuak saihestu ditu. Beste burukada baten bidez, Juanmi kasu honetan, Realak gola oso gertu izan du. Zaleen bultzada nabarmendu da harmailetan.

Neurketa kontrolpean izan arren, Reala ondo aritu behar zen defentsan Villarrealen azkartasuna bertan behera uzteko. Kanpokoek arriskua ekarri dute kontraerasoen bidez. Azken ordu erdia askoz orekatuagoa izan da. Eusebiok aldaketak egin ditu hiru puntuak lortzeko eta azken minutuetan gertu izan da garaipena. Aldiz, azken jokaldian arerioaren gola iritsi da Castillejoren bidez. Realak ez du erantzuteko denbora izan eta porrota jasan du.


Fitxa teknikoa

Real Sociedad: Rulli, Odriozola, Raul Navas, I. Martinez, Yuri B., Illarra, Zurutuza, X. Prieto (Canales, min. 71), Carlos V., Oyarzabal (D. Concha, min. 79), Juanmi (Bautista, min. 66).

Villarreal CF: S. Asenjo, Mario, Musacchio, Alvaro, J. Costa, Bruno, M. Trigueros (Rodrigo, min. 46), J. Dos Santos (Sansone, min. 68), Cheryshev (Samu Castillejo, min. 79), Adrián, Bakambu.

Gola: 0-1: Samu Castillejo, min.93.

Epailea: Hernandez Hernandez. Txartel horia erakutsi die Xabi Prieto eta Raul Navaseri, eta kanpoko Cheryshev, Mario, Rodrigo eta Brunori.

Asistentzia: 21.691 ikusle.





 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!