Realak ezin izan du batu Madrilen. Neurketa osoan zehar taldeak joko gehiago izan du. Aldiz, aukera gutxi. Filipe Luisek lehen zatian sartutako golak partida erabaki du etxekoentzat. Emaitza honekin txuri-urdinek ezin izan dute azken asteetako dinamika aldatu eta ondorengo neurketetan gipuzkoarrek erantzun ezberdina eman beharko dute Liga era hoberenean amaitzeko.
Ondo hasi du partida Realak. Oblaken atera arriskuarekin iritsi da eta lehen minutuak onak izan dira. Defentsan sendotasuna erakutsi du taldeak arerioaren kalitatea bertan behera utzi ahal izateko. Griezmannek izan du aukera bakarra eta Rulliren erantzuna ezinhobea izan da. Aldiz, minutuak pasa ondoren etxekoek nagusitasuna izan dute eta Filipe Luisek ordu erdia betetzear zegoenean sartu du gola. Madrildarrek neurketa kontrolpean izan dute ondorengo minutuetan eta Torresek gertu izan du bigarrena. Atsedenaldira iritsi aurretik Willian Josek eta Carrascok aukerak izan dituzte, baina markagailua ez da mugitu.
Atzetik egon arren Reala partida barruan izan da beti. Bigarren zatian hobero aritu da, baina ezin izan ditu aukera garbiak sortu. Azken metroetan zehaztasuna falta izan da. Eta horrela amaitu da partida. Denboraldiko momentu garrantzitsua da eta taldeak daraman boladari aurre egin behar dio. Hala ere, zortzi partida falta dira oraindik eta Europan egoteko ilusioa handia da. Txuri-urdinek merezi dute eta borrokatuko dute.
Fitxa teknikoa:
Atletico de Madrid: Oblak, Juanfran, Savic, Godin, Filipe Luis, Gabi (kap.), Saul, Koke, Carrasco, Griezmann (Correa, min. 72) F. Torres (J. M. Gimenez, min. 82).
Real Sociedad: Rulli, Odriozola (Aritz, min. 39), Raul Navas, I. Martinez, Yuri B., Zubeldia, Granero (Juanmi, min. 74), X. Prieto (kap.) (Oyarzabal, min. 46), Canales, Carlos V., Willian J.
Gola: 1-0: Filipe Luis, min. 28.
Epailea: Undiano Mallenco. Txartel horia erakutsi die kanpoko Rulli, Yuri B., Zubeldia eta Raul Navas.