Argazkia: Athletic Club

Vídeo

BILBAO ATHLETIC 2-0 SANSE

Porrota derbian

Vídeo

Sansek bi eta huts galdu du Lezaman Bilbao Athleticen aurkako derbian. Ez dute porrota merezi izan, neurketa menderatu baitute, baita aukera argienak eduki ere.

Goi mailako derbia Sanseren nagusitasunarekin lehenengo zati honetan. Aukera hoberena, partida hasi eta berehala. Jauregiren ezkerkadak zutoinean jo du, geroago atezainean eta azkenean etxekoen defentsak aldendu du arriskua. Bilbao Athleticek berea izan du hurrengo jokaldian. Eskuin hegaletik burutu ondoren, zentroa Guruzetak errematatu du, baina hortxe zegoen prest Unai Agirre baloia urruntzeko. Txuri-urdinek jokoa menderatzen jarraitu dute, baina ia aukerarik gabe, bi taldeak lan handia eginez defentsan. Calvillok gertu izan du azkeneko minutuan gola aldageletara iritsi baino lehen, baina burukada kanporuntz joan da.

Bigarren zatiak berdin jarraitu du. Jauregik, berriro protagonista izanik, atera errematatu du buruz baloia zati honetako lehenengo jokaldi argian, baina Oleagak arrapatu du. Hortik gutxira, Capillak beste bat izan du urrutiko jaurtiketa batekin. Sanseren nagusitasuna guztizkoa zen. Kontraeraso batean, Guruzetak etxekoeak aurreratu ditu. Gipuzkoarrak saiatzen jarraitu dute, jokaldi landuekin, baina arriskurik sortu gabe Bilbao Athleticen atearekiko. Hiru minuturen faltan, Iñigo Vicentek bigarren gola eskuratu dute neurketa erabakiz beste kontraeraso batean.

Burua altxa behar da eta hurrengo asteko partidan pentsatu, CD Vitoriaren aurka Zubietan, porrot hau atzean uzteko.

Fitxa teknikoa:

Bilbao Athletic: Oleaga, Areso, Gil, Unai Bilbao, Andoni Lopez, Tarsi, Nolaskoain, Muñoz, Iñigo Vicente (Oli, min. 88), Guruzeta, Dopi (Baqué, min. 59).

Sanse: Unai Agirre, Alex U., Le Normand, Ugarte, Muñoz (Larrazabal, min. 73), Guevara, Sangalli, Calvillo, Capilla, Olaizola, Jauregi (Muguruza, min. 60).

Golak: 1-0: Guruzeta, min. 70; 2-0: Iñigo Vicente, min. 87

Epailea: Perez Peraza. Txartel horia erakutsi die etxeko Guruzeta, Tarsi, Iñigo de Vicente eta Aresori.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!